Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, bi deialdi ireki ditu, honako oinarri hauekin:

POEMA-LIBURUAK ARGITARATZEKO DEIALDIA

1. Deialdi honetara euskaraz idatzitako poesia bildumak aurkez daitezke, originalak eta
aurretik argitaratu gabeak.
2. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua.
3. Lanen luzera gutxienez 40 orrialdekoa izango da. Idazleak askatasun osoa du nahi duen gaia eta estiloa aukeratzeko.
4. Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Poema-bildumarekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du, bereizitako dokumentu batean.
5. Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari.

IDAZLE GAZTEEN LITERATUR BILDUMAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

1. Deialdi honetara euskaraz idatzitako literatur lanak aurkez daitezke.
2. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua.
3. Deialdiaren xedea idazle gazte eta berrien obrak biltzea denez, proposamen original eta berriek lehentasuna izango dute. Genero literario tradizionalekin apurtzen duten lanak argitaratu nahi ditugu.
4. Lanen luzera gehienez 3 orrialdekoa izango da. Idazleak askatasun osoa du nahi duen gaia, estiloa eta generoa aukeratzeko.
5. Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Testuekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du, bereizitako dokumentu batean.
6. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
7. Aukeratutako proposamenak Liberoamerika argitaletxeak antolatutako euskal idazle
gazteen bilduman argitaratuak izango dira.

liberoamerika euskarazuria.jpg

Escrito por Liberoamerika · Euskal Herria

Euskal Herriko editore eta idazle-taldea