Idazle gazteen literatur lanak argitaratzeko deialdia

Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, deialdi bat ireki du, honako oinarri hauekin:

1. Deialdi honetara euskaraz idatzitako literatur lanak aurkez daitezke, originalak eta aurretik argitaratu gabeak.

2. Egile moduan 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua.

3. Lanek gutxienez 40 eta gehienez 80 orrialde izango dute, eta Times New Roman 12 letra motan tarte bikoitzean idatzita egongo dira.

4. Idazleak askatasuna du nahi duen literatur genero, gai eta estiloa aukeratzeko. Baina deialdiaren xedea literatura berritzailea argitaratzea da. Literatura tradizionalarekin apurtzen duten lanek lehentasuna izango dute: poema bildumak, narrazio laburrak, prosa poetikoa, egunerokoak, intertestuak, lan hibridoak, literatura esperimentala…

5. Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Lanarekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du, bereizitako dokumentu batean.

6. Asmoa bakarkako lanak argitaratzea den arren, elkarlanean idatzitako lanak ez dira baztertuko.

7. Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta  egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari. 

A <span>%d</span> blogueros les gusta esto: